[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido



Notas de prensa

2025eko PGRINen partaidetza prozesuaren ondorioak gaur Irurtzunen Itzulera bileran

30-05-2016


Gaur, hilaren 30aen,  Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berria  (PIGRN 2025) lantzeko Itzulera saioa  egingo da Irurtzunen, Foru Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko  Departamentua bultzatzen ari den partaidetza publikoko prozesuaren barnean. Bertan, apirilean eta maiatzean erredakzioko taldeak  eta Nafarroa osoko mankomunitate eta hiritarrek  egindako bileretan bildu diren ondorio eta ekarpen nagusiak azalduko dira eta, bereziki, Sakana, Araxes eta Mendialdea mankomunitateei dagozkionak. 

Topaketa arratsaldeko 18,30etan hasiko da, Irurtzungo Kultur Etxean, eta hiru mankomunitateak osatzen dituzten tokietako herritarrak, enpresak, elkarteak eta hiritar guztiak gonbidatuta daude.

Joan den apirilean hasi zen 2025 PIGRNen partizipazio prozesuaren ibilbideak  tokiko bilerak egin ditu lurraldeka, zirriborroaren zehaztasunak azaldu eta eztabaidatu ahal izateko Nafarroako Mankomunitate guztiekin, baita gai monografikoei buruzko saioak hiritar guztioi zabalduta.

Hemendik aurrera eta ekainaren 23a bitartean, erredakzio taldea parte hartu duten eragile guztiekin elkartuko da berriro, Nafarroa osorako eta lurralde bakoitzeko ondorioak, iradokizunak eta ekarpen nagusiak azaldu ahal izateko.

Lehendabiziko Itzulera bilerak  Ilunberrin eta Donezteben egin dira, bertako Zangotza, Irati, Bidausi eta Eska-Zaraitzuko Mankomunitateko ordezkariekin batera, alde batetik eta, bestetik, Bortzir, Malerreka eta Baztago herritarrekin. Aurrerantzean,  Itzulera bilerak Lizarra (ekainak 2an), Erri Berri, Tutera eta Iruñean  egingo dira.

Parte hartze prozesu hau behin bukatuta, 2025 PIGRNen testua ekainaren 30an  prest egongo da. Ondoren , jendaurrean erakusteko epea zabalduko da, eta 2016ko urriaren 30a baino lehen behin betiko bertsioa argitaratuko du Nafarroako Gobernuak. 

Contacto

Padre Adoain, 219 bajo
31015 Pamplona (Navarra)
T 848 420 700 - F 848 420 753
info@ganasa.es


<< Volver a la página anterior



© GESTIÓN AMBIENTAL DE NAVARRA, S.A.

Padre Adoain, 219 bajo - 31015 Pamplona - Navarra - T 848 420 700 - F 848 420 753