[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido



Notas de prensa

Gobernantza eta Hondakinen Legea eztabaidagai NHKPIren Partizipazio Prozesuan

09-05-2016


Planaren Bosgarren bilera monografikoa bihar arratsaldeko 16,30etan burutuko da

Nafarroako Hiri-hondakin solidoak eta asimilagarriei buruzko Gobernantzak eta Hondakinen Foru Legea bihar izango dira gai nagusiak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berria 2016-2025 lantzeko Gobernuak ireki berri duen partaidetza publikoko prozesuaren barnean egingo den bosgarren bilera  monografikoan.

Topaketa arratsaldeko 16,30etan  hasiko da, Nafarroako Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko Departamentuko Egoitzaren  areto nagusian ( Gonzalez Tablas 9, Iruñea).  Bilera hau herritar guztientzat zabalik dago: profesionalak, teknikariak, toki-erakundeetako ordezkariak, mankomunitateak eta interesa duen edozein pertsona.

Hondakinen Gobernantza -kudeaketa eredua-  eraginkorra eta efiziente funtsezko gaia  da 2025 NHKPIren  barnean. Gaur egun, Nafarroako hondakinen kudeaketaren ardurak Mankomunitateen eskuetan daude, alde batetik Partzuergoan gehienak elkarturik  (Nafarroako Gobernua eta hamabost mankomunitate) eta Iruñerriko Mankomunitatea bestetik. Ildo estrategikoei dagokionez, Planak gestio publikoa proposatzen du etorkizunari begira, bertan zerbitzu maila homogeneoa Nafarroa osoa, etxeko eta merkataritzako hondakin zerbitzuaren kostu bateratua, eta sortzen denaren araberako ordainketa (kantitatearen eta kalitatearen arabera) bermatzen duena.

Horretarako, kudeaketa eta antolakuntzarako eredu desberdinak proposatzen ditu Planaren zirriborroak, behin inguruko adibideak  ikertuta -Kantabria, Errioxa, Gipuzkoa eta Catalunya besteak beste -, eta Nafarroako Saneamenduko Foru Legearen eredua kontutan harturik.

Planarekin batera, Hondakin Foru Lege berri bat planteatzen da, bertan tasak kanonak edota tarifak bezalako neurriak ezarriz, hondakinen kudeaketarako hobekuntzak eta gastuak ordaintzeko baliabideak lortzen lagundu ahal izateko.

Bilera honek amaiera ematen du 2025 NHKPIren partizipazio prozesuaren barnean egiten ari diren saio  monografikoei, gai hauetaz aritu eta gero: Industria, Eraikuntza eta Eraispeneko Hondakinak  eta Nekazaritza eta Abeltzaintzakoak, Ekonomia Zirkularra, Hondakinen Prebentzioa eta Lanaren Gizartea.

Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berriari buruzko eztabaida zabalik dago apirilaz geroztik eta  maiatza eta ekaina bitartean, lurraldeko bilerak  eta itxiera eta ondorioak laburbilduko dituzten saioak barne. Bestalde, ekainaren 30arte ekarpenak  eta iradokizunak egin daitezke  web orrialde honetan  edota  residuos@navarra.es

Contacto

Padre Adoain, 219 bajo
31015 Pamplona (Navarra)
T 848 420 700 - F 848 420 753
info@ganasa.es


<< Volver a la página anterior



© GESTIÓN AMBIENTAL DE NAVARRA, S.A.

Padre Adoain, 219 bajo - 31015 Pamplona - Navarra - T 848 420 700 - F 848 420 753