[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido



Notas de prensa

Lurraldeko bigarren bilera bihar Donezteben 2025eko PGRIN eztabaidatzeko

12-04-2016


Bihar, hilaren 13an,  Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko bigarren tokiko bilera egingo da Donezteben, Bortziriak, Malerreka eta Baztango herritarrei zuzendua.

Topaketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Juansenea Baserrian (Oteiza Auzoa, z/g) eta lehenengo lan saio honetara hiru mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak gonbidatuta daude. Ekitaldiaren bigarren atala 18:30etan hasiko da eta honetan hiru mankomunitateak osatzen dituzten bertako tokiko entitateen alkate eta zinegotziek hartzen ahal dute parte, herritarrak, enpresak, elkarteak eta hiritar guztiekin batera.

Doneztebeko bilera hau bigarrena da Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu

berria 2016-2025 lantzeko Gobernuak ireki berri duen partaidetza publikoko prozesuaren barnean , joan den apirilaren 4an Ilunberrin hasita eta apirila, maiatza eta ekainean zehar  garatuko dena. Eskualde honetan lan egin eta gero, Irurtzun, Erri Berri, Lizarra, Iruñea eta Tuteraren txanda etorriko da, bertan aukerak eztabaidatu eta adostasunak bilatu egingo dira, udara bukatu baino lehen behin betiko Plana lortu ahal izateko.

Lurraldeko eztabaidarako foro horiez gain, bilera sektorialetan landuko da Plana, eta bertan honako gaiak jorratuko dira: azpiegiturak, kudeaketa eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak nahiz nekazaritza-abeltzaintzako hondakinak edo ekonomia zirkularra eta enplegua. Kasu guztietan, hasierako bilera bat, erabakitzeko bilerak eta itzultzeko azkeneko beste bat aurreikusi dira, gutxienez.

 

 

Prozesu hau, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko  Departamentuak bultzatzen du eta helburuak honako hauek dira: Planaren zirriborroa aurkeztu kontsulta prozesua erraztu ahal izateko eta informaziorik garrantzitsuena eskura izateko, oraingo egoeraren diagnostikoa emanez; PGRIN berriaren helburuak eta neurriak zehaztu eta bilketa eta tratamenduen aukerak argudiatu; planaren barruan  adostasun zailagoa duten edukiak eta proposamenak eztabaidatzeko gunea sortu  eta, azkenik, interesa duten arlo guztien proposamenak bildu eta aztertu, Plan berriaren edukienei gehitu ahal izateko.

Contacto

Padre Adoain, 219 bajo
31015 Pamplona (Navarra)
T 848 420 700 - F 848 420 753
info@ganasa.es


<< Volver a la página anterior



© GESTIÓN AMBIENTAL DE NAVARRA, S.A.

Padre Adoain, 219 bajo - 31015 Pamplona - Navarra - T 848 420 700 - F 848 420 753